18.- Bakailaoa pil-pil erara

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko eka. 2a, 02:00
  • Olioa
  • Lau bakailao zati
  • Hiru baratxuri ale
     

Nola egin:
Lehenik eta behin, bakailaoa ondo lehortu behar da. Ondoren, baratxuria egiteko, aleak moztu eta olio berotan gorritu behar dira. Doratutakoan, baratxuria kazolatik atera eta olioa hozten utzi behar da. Bakailaoa egiteko, olioaren tenperaturari puntu ona harrapatu behar zaio; beroa baina erre gabe, 50-60 gradu inguruan.

Ondoren, bakailaoa kazolara botatakoan, denbora eta pazientzia behar dira bakailaoa ondo egin eta saltsa goxoa ateratzeko. Gutxi gora-behera, kazola 45 minutuz mugitzea komeni da.  Beraz, su bajua eta pazientzia handia dira bakailaoa pil-pil erara egiteko gako nagusiak.

Amaitzeko, aurretik egindako baratxuria bota eta azken unean suari indarra emanda, azken berotualdia eman behar zaio kazolari, bakailaoa beroa dagoela ziurtatu arte.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!