17.- Banilla-izozkia, ronean gozatutako mahaspasekin

  • 4 goilarakada mahaspasa
  • Aranpasa batzuk
  • Basokada bat ron
  • Banilla-izozkia
  • Gailetak

Pausoak: 

Postre goxo hau egiteko, komenigarria da hezurrik gabeko mahaspasak eta aranpasak erabiltzea. Hasteko, basokada bat ron jarri behar da ontzi batean. Mahaspasak eta aranpasak bertara bota, eta estali egin behar da. Zenbat eta denbora gehiago utzi, orduan eta goxoagoak egongo dira pasak. Pantxikaneko kideek, hilabete inguruz edukitzen dituzte. Egun batzuk igarotzean, ohikoa da ron kantitatea jaitsi egin dela ikustea. Hori gertatzean, gehixeago gehitzea komeni izaten da. 

Pasak ondo gozatuta ditugunean, izozkia gehitu eta mahaira ateratzea besterik ez da faltako. Horretarako, kopa bat erabiltzea komeni da. Azpialdean jarriko ditugu ronetan gozatutako mahaspasak, eta haien gainean izozkia. Apaintzeko, aranpasak eta mahaspasa gehiago erabiliko ditugu. Gailetak ere jartzen zaizkio apaingarri. On egin!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!