Osagaien kopuru zehatzak neurtu gabe egin zituzten batidoak Gaztezulora hurbildu zirenek. Bost batido mota ezberdin egin zituzten martxoaren 21eko saioan, eta horietatik goxoenak iruditu zitzaizkien hiru batidoen errezeta eskaini du Izaskun Sarasola Gaztezuloko arduradunak. Osagai guztiak zatikatuta irabiagailuan sartu eta ondo irabiatzea garrantzitsua da batido goxo-goxoak egiteko.
Txokolatezkoa:
- Esnea.
- Yogurta.
- Vainillazko izozkia.
- Txokolatea (tableta normala).
- Oreo gailetak.
- Izotza.
- Esne-gain harrotua.
- Txokolate likidoa, edo txokolate txirbilak (esne gaina eta txokolatea apaintzeko dira).
Tropikala:
- Piña.
- Kiwia.
- Laranja zukua.
- Haranak (hezurrak eta azala kenduta).
- Mahatsa (haziak kenduta).
- Esnea.
- Yogurta.
- Izotza.
Basoko fruituak:
- Marrubiak.
- Ahabiak (Arandanoak)
- Mugurdiak (Franbuesak).
- Masustak.
- Esnea.
- Yogurta.
- Izotza.