Pausoak:
Rosi Urkola zizurkildarrak Judith Kortajarenari emandako errezeta da honakoa. Sagarra zuritu eta txikitu ondoren, azukre eta ur pixka batekin sutan jarri behar da lehendabizi. Eginda dagoenean, Gran Marnier txorrotada bota behar zaio.
Arrautzak eta azukrea nahastu eta ondo-ondo irabiatu. Esne-gaina gehitu ondoren, berriz ere ondo irabiatu behar da. Lan hori eginda, aurrez prestatua zegoen sagarra gehitu eta nahastu egin behar da, irabiatu gabe.
Moldean jarri eta labera sartu behar da, Maria bainuan. 180 gradutan, ordubete eta hogei minutu inguru beharko ditu egiteko.
Labetik ateratakoan, hozten utzi eta moldetik aterata, jateko prest egongo da sagar budin goxoa.