- Zainzuriak (freskoak badira) ur eta gatzetan, azukre pixka bat gehituta, ondo egosi, samurtu arte. Ondoren, hozten utzi.
- Txanpinoiak xerra loditan ebaki eta gatz-pipertu.
- Aurkezpenerako, arrautzen gorringoa gordinik bereizi eta plateraren erdian jarri. Antxoak zati txiki-txikitan moztu eta oliba oliotan sartu edalontzi batean.
- Idiazabal gazta, ur pixka baten laguntzaz irakin eta ura iragazi. Gero, ur hori gorringoaren gainetik zopa moduan zerbitzatu, gorringoa agerian utziz.
- Azken momentuan txanpinoiak frijitu eta zainzuriak plantxan egin. Gorringoaren ondoan jarri barazkiak eta antxoa olioa gehituz bukatu.
Plater goxo bezain dotorea. On egin!