Lehenengo pausoa:
Laranjak zuritu, ahal dela azaleko zati laranja bakarrik atera.
Bigarrengoa
Lapiko batean laranja azalei ur hotza gehitu eta sutan jarri ura irakiten hasi arte. Ur hori kendu, iragazki batez lagunduta. Ur hotza berriro gehitu ondoren sutan ipini irakin arte. Horrela 3 aldiz.
Hirugarrengoa
Karamelatu. Kutxarakada bete azukre gehitu (edo bi, nahi bezala) eta ur pixka batekin, ordu erdiz su epeletan eduki.
Laugarrengoa
Txokolatea urtu, bañomarian edo mikrouhinetan minutu bat edo pare batez. Karamelatutako laranja eta krispis eskukada pare bat gehitu. Ondo nahastu.
Azkenik, goilaratxo batekin, sukaldeko paper bejetal baten gainean arritxuak bota. Hozten utzi eta hozkailuan gorde.