Txekor masailak oporto saltsan
Pausoak:
Barazkiak txikitu eta oliba oliotan gorritu. Ardoa gehitu eta su baxuan 10 bat minutuz eduki. Txekor masailak gatzatu, zartagi batean frijitu eta barazkiei gehitu. Urez ondo estali eta 3 orduz poliki-poliki irakiten eduki. Behin xamurtu direnean, masailak atera eta barazkiak xehatu. Ostean, dena elkatu eta gatzez probatu.
Oporto salsa egiteko, ardoa, azukrea eta ura su baxutan irakiten eduki, loditu arte.
Txekor masailen platera patata krema arinarekin aurkez daiteke.
Tabernan bertan eskaintzen dute aipatu platera eta harrera beroa du bezeroen artean. Prestaketarako bere denbora behar badu ere, erraz egiten dela uste du sukaldariak. Eta emaitza: goxo-goxoa!