Beti-betiko postre goxoak
Eguberri jaietan, ohikoa izaten da mahaiaren bueltan elkartu eta otordu ederrak egitea.
Otordu horiei amaiera emateko, beti-betiko postreak jango dituzte egunotan etxe askotan.
Pausoak:
Lehenik eta behin, ura, ardoa eta azukrea kanela makilarekin irakiten jarri ordu laurdenez. Sagarrak eta udareak zuritu eta puska ertainetan ebaki. Fruitu guztiak gehitu irakindako saltsari eta ordubete inguruan egosi, osagai guztiak ondo egin arte. Noizean behin fruituak nahastea komeni da, ontziaren azpialdean itsats ez daitezen. Hoztutakoan zerbitzatu eta on egin!