3.- Intxaur saltsa

Osagaiak (6 lagunentzat)

  • 2 litro esne
  • 400 gr azukre
  • Ogi mamia
  • Intxaurrak, kilo erdi inguru
  • Kanela

Beti-betiko postre goxoak

Eguberri jaietan, ohikoa izaten da mahaiaren bueltan elkartu eta otordu ederrak egitea.
Otordu horiei amaiera emateko, beti-betiko postreak jango dituzte egunotan etxe askotan.

Pausoak:
Intxaurrak aletu eta txikitu behar dira lehendabizi. Txikitzeko, egurrezko ohol baten gainean jarri eta botila baten laguntzarekin zanpa daitezke. Ogi mamia pixka bat txigortzea komeni da. Ontzi handi batean, esnea, azukrea eta kanela jarri behar dira berotzen. Tenperatura pixka bat hartu duenean, intxaurrak eta ogi mamia gehitu behar zaizkio. Ordu erdiz eduki behar da irakiten, etengabe irabiatzeari utzi gabe. Gustukua izanez gero, gurin pixka bat ere nahas dakioke. Intxaur saltsa gehiegi lehortzen ari zaigula sumatzen badugu, esne gehiago gehi dakioke. Zerbitzatzeko garaian, kanela xehetua jarri behar zaio gainetik, baita intxaur puska batzuk ere.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!