1981eko otsailaren 13an hil zen Joxe Arregi zizurkildarra Madrilen Espainiako Polizia Nazionalek eragindako torturak pairatu ostean. Atzo gogoan eduki zuten bere izena duen plazan, milaka torturatuk erakundeen aitortzarik gabe jarraitzen dutela salatuz. Amaieran, lore-sorta ipini zuten bere oroimenezko eskulturan.