Igandean hasiko da Aiztondo Pilota Topaketa

Erabiltzailearen aurpegia Olatz Lasa 2019ko ots. 20a, 12:28
2018ko Aiztondo Pilota Topaketako finalak Asteasun ospatu ziren.

Aiztondo bailarako 125 neska-mutilek hartuko dute parte eskuz zein palaz ospatuko den topaketan. Igandean ekingo zaie partidei Alkizan. Astero jokatuko dira partiduak Aiztondoko herri ezberdinetan. Finalak Larraulen jokatuko dira apirilaren 13an, 16:00etatik aurrera.

Ordutegia:

Alkiza
Igandetan, 10:00etan hasita.

Aduna
Ostiraletan, 19:00etan hasita.

Asteasu
Ostegunetan, 17:00etan hasita.

Larraul
Ostiraletan, 18:00etan hasita.

Amasa-Villabona
Amasako frontoian, ostiraletan, 18:00etan hasita.

Zizurkil
Ostiraletan, 18:00etan hasita.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!