Otsailaren 25etik martxoaren 7ra bitarte Algarven arituko da, Espainiako selekzioak deituta. Ekainean munduko txapelketa jokatuko da Frantzian, eta Nahikari Garcia selekzioaren azken deialditan sartzen ari da. Gauzak ondo, mundu mailako txapelketa handienean jokatzeko aukera izan dezake. Sekulako lorpena litzateke hori.
Etor daitezkeenak baino lehen, erdietsitako lorpenak daude. Urrutira joan gabe, Anoetan igande arratsaldean lortu zutena. Estrainekoz, Realeko neskak kopako finala jokatzeko sailatu dira. 18.000 mila lagunen aurreran egin zuten, gainera. Esan gabe doa jokalari guztiak pozarren zeudela. Partida amaituta, hauexek Realeko komunikazio taldeari Garciak adierazi ziona: "Oso polita da, ikusgarria izan da Anoeta horrela ikustea. Guretzat ametsa da, partida irabazita finalean gaudelako. Ezin dugu gehiago eskatu".
Finala, Granadan
Erreginaren kopako finala Andaluzian jokatuko da, hurrengo maiatzaren 11n. Granadako Los Carmenes futbol zelaian izango da, Atletico de Madrid eta Realaren artekoa. Donostiarrentzat historikoa izango da.