Ospakizunei dagokionez, festa nagusia martxoko lehen larunbatean izango da. Eta biharamunean, igandearekin, Etxeberri plazako bizilagunek festa antolatuko dute.
Martxoaren 2ko ospakizunari dagokionez, eguerdiko 12:30ean poteoa eta kalejira egingo dituzte. 14:30ean herri bazkaria antolatu du Poxta Zahar elkarteak, San Juan plazako frontoian egingo dutena. Arratsaldean berriz, 16:00tan hasita, talde guztien arteko topaketa egingo dute San Juan plazan. Bosko Anitz taldearekin kalejiran irtengo dira, Idiazabal kalean barrena ibiltzeko. 18:30 hasiko da Elektrotxaranga.
Martxoaren 3an, igandearekin, Etxeberri auzoko elkarteak ospakizun ezberdinak iragarri ditu: txokolate jatea, maskara tailerra, mozorro lehiaketa eta pintxopotea. Euriarekin, ospakizuna Egape ikastolako jolastoki estalian izango dela iragarri dute.
Inauteriak iraun bitartean trafiko mozketak egingo dituzte Idiazabal kalean.