Ordezkaritza duten alderdi politiko guztiek Matilde Arribillagaren aldeko mozioa onartu zuten. Mozio berean urruntze politika aldarazteko eskaera luzatzen zen. PSE-EEk aldeko botoa azaldu zuen, ETAren jarduna eta Andoainen gatazka politikoak eragindako hilketa guztiaz gaitzetsiz. Mozioa ahobatez onartu zen.