Justizia erreparazioaren ikuspegitik

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko aza. 11a, 01:00

Gizakien arteko bestelako egoera gatazkatsuetan garatu den bezala, erreparazioarena indarkeria matxistaren esparrura eraman nahi da. Gabezia handia dago alor horretan, eta Andoaingo Udalak puntako jardunaldia antolatu du hurrengo azaroaren 22rako.

Justiziak zigorrak ezartzen ditu biolentzia eragin duenarentzat, eta babes neurriak ipini biolentzia pairatu duenarentzat. Azken horietan, erreparazioari begira hutsune handiak daude. Hasteko, legeek bere baitan ez dute horrelakorik biltzen. Erreparazioarekiko hutsunea erabatekoa da estatu mailako 2004ko lege organikoan, eta baita EAEko 2005eko Emakumeen eta gizonen berdintasunerako Legean ere. Nazioartean, Istanbuleko akordioa gabezia hori gainditzera dator. Genero indarkeria sufritutako biktimei erreparazioa zor zaiela aipatzen  baita. Praktikara nola eraman aztergai izango da Andoainen.


Jardunaldiak, lehen hitzorduak

{{IMG-42142}}
Ana Carrere alkateak emango dio hasiera egun osoko jardunaldiari.

09:30-10:00 | Irekiera ekitaldia: Jardunaldian izena emateko aukera izango da 09:15etan, Basteron bertan. Ekitaldiari hasiera emateko Ana Carrere Andoaingo alkateak eta Eukene de Miguel Eudeleko teknikariak adierazpen bana egingo dute.

{{IMG-42143}}
Bertha Gaztelumendi "Volar" filmaren zuzendaria.

10:00-10:30 | Ikus-entzunezkoa: Bertha Gaztelumendik zuzendutako pelikulak, indarkeria jasan duten bederatzi emakumeren testigantzak jasotzen ditu. Filmaren zati batzuk eskainiko dituzte, filmeko zenbait protagonistek aurkeztuta.

{{IMG-42144}}
Lorena Garrido legelari feminista.

10:30-12:00 | Solasaldia: "Eskuhartzea eta justizia erreparazioaren bidez. Biak posible dira?", galderari erantzuna ematen ahaleginduko dira Elena Laporta eta Lorena Garrido legelari feministak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!