Amasako pilotalekua berritzeko obrak, lizitatuta

Amasa-Villabonako Udalak prentsa-ohar bidez jakinarazi duenez, dagoeneko lizitatu dituzte Amasako pilotalekua berritzeko obrak:

"Amasa-Villabonako udalak, Osoko Bilkuran EH Bilduren abstentzioarekin eta EAJ eta PSEren botoekin onartutako inbertsio planarekin aurrera egingo du Amasako pilotalekua eraberritzeko proiektuaren lizitazio prozesua martxan jarriz.

Aurreko legealdietan aurre egin beharreko erreforma bat da, baina, aurten burutuko da, kargua Udaleko Diruzaintza Orokorraren soberakinaren fondoari eginez.

243.565,24 €ko (BEZa barne) aurrekontuarekin, birmoldaketa proiektuak teilatuaren erreformari, denborarekin alboko hormetan agertzen joan diren arrailak deuseztatu eta konpontzeari, hustubideen kanalizazioaren hobekuntzari, larrialdietako irteeraren erreformari eta mugimendu murriztuko pertsonentzako eta desgaitasun fisiko edo intelektuala duten pertsonentzako irisgarria izango den komuna duen aldagela berritzeari helduko dio.

Enpresek, eskaintzak aurkezteko aukera izango dute lizitazioaren argitalpena Udaleko web orriko kontratatzailearen perfilean egiten denetik azaroaren 21erarte.

Lau hilabeteko iraupena izatea aurreikusten diren birmoldaketa obrek, 2018 urtea amaitu aurretik hasiko dira".

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!