Mallorca aldean kantari aritu da Andoaingo Musika Eskolako abesbatza

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2019ko ots. 25a, 01:00

Otsailaren 23an, larunbatarekin, Fundació Vicenç Ferreren aldeko emanaldia eskaini zuten Orfeó Ramon Llull de Palma orfeoiak eta Andoaingo Musika Eskolako abesbatzak. Emanaldia Església Anglicana de Son Armadans elizan izan zen. Ez da uharteetako egonaldiko emanaldi bakarra izan. Dracheko leizezuloan emanaldi berezia eskaini zuten. Bideoa bertan grabatu zuen Eneko Urdangarinek, Boga Boga abesten ari zirenean.

 

Orfeó Ramon Llull orfeoiak pozarren hartu du andoaindarren emanaldia. Honakoa idatzi zuten, euren Facebook orrialdean: “El concert compartit d'avui ha estat un èxit!!! El cor del País Basc ens ha deleitat amb les seves cançons, i el nostre cor ha fruït baix la direcció de Cristina Van Roy, que ha dirigit amb gran entusiasme. Gràcies a tots els cantaires de l'Orfeó per la contribució al sopar de després del concert. Ha estat una vetllada meravellosa i entranyable”.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!