Ehunka lagun Donostian, Gurasos ekimenak deituta

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2019ko ots. 24a, 01:00

Larunbat arratsaldean ehunka lagun bildu zen Donostian, GuraSOS ekimenak deituriko manifestazioan. Joxe Mari Izeta eta Olatz Korta GuraSOSeko kideek adierazpena egin zuten, manifestazioaren amaieran.

“Adostasunerako benetazko eskeintza zintzoa eta posibilista aurkeztu dugu. 3 irizpide jarri dituzte herritarrek:

  • Osasuna babestu.
  • Ahalik eta gehien aprobetxatu egin diren gastu eta inbertsioak.
  • Mahai gainean jartzen den aukera tekniko eta ekonomikoki baliagarri izatea.

Hiru mandatu hauek herritarrek, Gipuzkoako gizarteak, eskatu duena da. Honekin ez dugu orain Diputazioak duen plana osorik arbuiatzen, planteatzen diren TMB-a eta biomekanizazio plantak onartzen dira. Baina errausketa ezin da egin, ez dituelako segurtasun badintzak betetzen. Infraestrukturaren zati hori bakarrik da aldatu beharko litzatekeena. Hortan bakarrik dago esberdintasuna eta hor zentratu behar gara. Eta herritarrok aliatuak izan nahi dugu, eta izango gara, adostasun hori posible izateko.

Etorkizuneko erronka zailak dira ingurumen alorrean datorkizkigunak, eta elkarrekin egin beharko ditugu bai hala bai. Talkarako gonbidapenei uko egiten diegu, ez dugu talkarik nahi. Horretarako, atzera begira ez egotea proposatzen dugun, gaizki egindakoak aurpegiratu ordez, aurrera begira jarri behar dugu, eta era konstruktiboan jarri nahi dugu aurrera begira. Aurrera, denon artean eraikiz gure etorkizuneko Gipuzkoa.

Herritarrak, lau urtean behin hautetsontzi batean paper bat botatzeko baino zerbait gehiago bagara. Gure bizitzan eta etorkizunean erabakitzeko ahalmen guzia dugu. Politika egiteko eskubidea inork ez dio herritarrei baldintzatuko edo kenduko. Eta gure seme alabak defendatzea, politika egitea baldin bada, ba politika egingo dugu. Horregatik sortu zen Gurasos, horregatik sortu da Hitzartu, herritarrei hitza emateko, proposamenak eskeini, adostu, eta hitzartzeko. Eta jarraituko dugu informazioa, eztabaida, partehartzea eta adostasuna sustatzen. Bide horretan beraiek bidelagun nahi ditugu. Ez egin gerra gizartearen aurka. Europari begira jar zaitezte. Frans Timmermans, Vicepresidente Primero de la Comisión Europeak esana jarrai dezagun:“A los retos medioambientales y el de los residuos en particular, debe hacérseles frente conjuntamente entre los ciudadanos y los gobiernos”

Lasaren hitzak lixkarrerako gonbidapen bat izan dira, gu ez gara jokoan sartuko. Baina Markel Olanorik eskatzen diogu argitu ditzala bere hitz larriak, jendartea harritu duena. Eta ez dugu ukatuko, gure familietan izua ere zabaldu dutenik. Horren aurrean bai eskatzen diogula esandakoak zuzentzeko edo argitzeko zer esan nahi duten, edo hobe esanda argi ulertzen dena bere horretan usten duten, ea mehatxu baten aurrera gauden edo ez.

Hemen jokoan dagoena hondakinen kudeaketa eredua baino askoz gehiago da. Gizarte eredua, kalitate demokratikoa, gizartearen duitasuna eta etorkizuna da jokoan duguna. Agintariei arduratsu jokatu eta herriaren mandatua bete dezatela eskatzen diegu!! Goazen denon artean, elkarlanean, etorkizuneko gupuzkoa eraikitzera! Eskura dugu benetako aukera, benetako konponbidea: 35 urtetarako gatazkarik ez!”.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!