Lehen garaipena lortu dute Euskadiko kadete nesken ligan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2019ko ots. 21a, 01:00

Urduliz garaitu zuten Urnietan jokatutako partidan, Euskadiko ligako laugarren jardunaldian.

 

Euskadiko ligan aritzea ez da batere erraza, eta aurkari guztien maila ona da. Urnietarrek gogo bizia erakutsi zuten, partidaren lehen minututik abantaila lortuz. Atsedenaldia 15-9 iritsi ziren. Bigarren zatian nekeak eragina izan bazuen ere, garaipenari eusten asmatu zuten.

 

KADETE MAILA, NESKAK

Euskadiko Kadete Liga

Urnieta-Urduliz  26-23

Sailkapena

Errotaberri 6 puntu

San Adrian 6 puntu

Urnieta2 puntu

Asteburuko Partida

11:15  Errotaberri-Urnieta / Lar, 23

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!