Grebaren aldeko mahaia

Datorren martxoaren 8ko greba deialdiaren berri emateko, Andoaingo Asanblada Feministak Juanita Alkain plazatxoan eta Goikoplazan informazio postu bana ipini zuen. Andoaingo eta Euskal Herriko eragile ugari lan eta lan ari dira aste hauetan, grebaren arrakasta ahalik eta handiena izan dadin. Datorren larunbatean ere informazio mahaia ipiniko dute.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!