Astearte goizean EH Bilduk Nerea Kortajarena legebiltzarkidea Andoaingo Bilgunera gonbidatu zuen, pentsioen inguruan hitzaldia eskaini zezan. Kezkaz bizi den arazoa da, bereziki Andoainen. Izan ere, Goikoplazan astelehenero dozenaka lagun pentsio duinen alde elkarretaratzen ari dira. Kortajarenak azken urteetan egin den lanaren diagnosia egin zuen.