Amasa-Villabonako alderdi sozialistak Arijak udalean egindako lanaren berri eman du

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2019ko ots. 21a, 01:00

PSE-EE alderdiak Maria Luisa Arija du bozeramaile Amasa-Villabonako Udalean. Bere lanaren berri emateko 2.600 eskuorri banatu ditu alderdiak etxeetara.

PSE-EEren idatzia:

illabonako PSE-EEk eskuorri bat landu du Udaleko bere bozeramaile María Luisa Arijak legealdi honetan egindako lanaren berri emateko. 2.600 ale editatu dira, euskaraz eta gaztelaniaz, eta herriko etxebizitzetako postontzietan banatuko dira.

Komunikatu batean, María Luisa Arijak azaldu duenez, bere iritziz Legealdi hau amaitzen ari den une hau aukerakoa da herritarrei kontu emateko PSE-EEk egindako lanari buruz. Konbentzituta dago, lau urte hauetan, aurrerapausoak eman direla udalerri adeitsu eta sozialago baterantz, baina, gai guztien artetik bat nabarmendu nahi izan du: Atez atekoa kentzearena. Aitortu duenez, “oroitzapen bat” besterik ez da Atez atekoa villabonatarrentzat. Hala, Atez atekoa kentzera bultzatuz bete egin genuen hauteskundeetan guk agindutakoa. Gainera, lanean jardun dugu 5. edukiontzia ipintzeko.

Dena den, egoera horretatik gauzarik nabarmenena da lau urteren ondoren datuek arrazoia eman digutela. Atez atekoa kendu zenetik, udalerriko birziklatze-indizeek nabarmen egin dute gora.

“Udal kudeaketa gai sozialetara bideratu da, herritarrentzat benetako interesa duten horietara, aspaldi batez protagonismoa hartu duten arloak bultzatzean”. Horregatik, PSE-EEtik tokiko merkataritza indartzeko neurriak babestu ditugu, Herritarren Arretarako bulegoa martxan jartzea defendatu dugu, udalerriko egunerokotasunaren kudeaketa azkarrago eta eraginkorrago baten alde.

Eskuorrian hainbat ekimen jasotzen dira, zeinetan Gipuzkoako PSE-EEko udal taldea lanean aritu den, esaterako, Oriamendin etxe bat birgaitzeko, baita beste bat ere Kale Nagusian, Gizarte Zerbitzuetako Sailak erabil dezan. PSE-EEk eskatuta ere bai, Seaska Haur Eskolako ikasleei dagokienez, famili errentak 24.000 eurotik beherakoak direnean, haien eskolatzea subentzionatzea eta, beraz, doakoa izatea nahi dugu. Une honetan, Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren nahitaezko txostenen zain gaude.

Haurren eremu bat estali nahi dugu; udal gobernutik, ordea, baztertu egin da asmo hori. Dena den, guretzat garrantzizkoa da Villabonako haurrak jolasean ibiliko diren leku bat estaltzea, eta gure proposamena izan da Olaederrako kiroldegiaren ondoan haur eremu estali bat gaitzea.

Gainera, PSE-EEk proposatuta, oztopo arkitektonikoak kendu dira, eta arrapalak ipini eta espaloiak zabaldu dira; eta luminaria zahar guztiak kendu eta horien ordez modernoago batzuk jartzeari ekin zaio, gastu energetiko gutxiago dutenak; eta berritu egin dira udalerriko hiri-altzariak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!