Asier Kidam magoak zur eta lur utzi ditu Urnietan izan duen ikuskizunera gerturatu diren haur zein gurasoak. Haurren minbiziaren eta gaixotasun arraroen ikerkuntzaren alde egin dute ikuskizuna eta lepo bete da Sarobe aretoa. Ondoren gainera txokolatada izan dute plazan.