Txapel eguna martxoaren 9an ospatuko da

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2019ko ots. 13a, 01:00

Aurtengo txapelduna Alatzne Etxaburua segalaria izango da. Arratsaldetik eguna bukatu arte festa izango da nagusi Zizurkilen. Afarirako txartelak salgai daude 23 eurotan Iriarte nahiz Plazaetxeberri jatetxeetan. Festara ingururatzen direnei txapela jantzita emateko deia luzatu dute antolatzaileek, txapela baita egun horretako ikurra.

Egitaraua:

16:00 Txapeldunen musa, Zentroan.
17:30 Bukalai dantza taldearen emanaldia, Intxaur pilotalekuan.
19:00 Emakumeen arteko herri-kirolak, Zimiterioan.
Ondoren, trikipoteoa herrigunean.
21:00 Txapeldunen afaria, Plazaetxeberri jatetxean.
Afal ostean, bertso-saioa Amaia Agirre eta Unai Mendizabalen eskutik.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!