9 udal-ordenantza berri onartu ditu Amasa-Villabonako Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2019ko ots. 13a, 01:00

Maite Izagirrek gidatutako gobernu taldeak, lege baten herri mailako baliokidea kontsideratu daitezkeen eta xedapen orokorraren administrazio orokorreko antolamendua bezala ulertzen diren, 9 udal-ordenantza eta araudi onartu ditu legealdi honetan. Aurreko legealdian 7 onartu zituen.

2016an, gizarte onarpen garrantzitsua izan duen baratze ekologikoen kudeaketa arautegia, interbentziorako ordenantza, obren eta jardueretarako ondorengo esku hartze, kontrol eta egiaztapenerako ordenantza eta bizileku kolektiboen eremuko igogailuen instalakuntza erregulatzen duen irisgarritasuneko udal ordenantzak onartu ziren.

2017an, ohiko zein ohiz kanpoko gastuei aurre egiteko errekurtso urriak dituzten pertsona eta familiei bideratutako gizarte intereseko laguntza ekonomikoen kontzesioa erregulatzeaz gain, materia honen inguruan Amasa-Villabona lehen mailan ipintzen duen ZURETZAT Herritarren Arreta Zerbitzu berria erregulatzen duen udal-ordenantza ere argitaratu zen.

2018an, udal-ordenantza eta arautegien zenbakia 4raino igo zen. Animaliak edukitzea eta babestea arautzen duen ordenantza, Villabonako Udaltzaingoaren araudia, aislamendu egoera saihesteko ingurune komunitarioan integratzea ahalbidetzen duen etxeko zein arreta pertsonala eskainiz, bere etxean gelditzen den erabiltzaileari laguntzeko bideratutako etxez etxeko laguntza zerbitzua arautzen duen udal arautegia eta azkenik, aspaldiko urteetan lehenengo aldiz kaleak, hiriko paisaia zikintzen zuten edozein modutara ipinitako pankarta eta kartelekin, garbi mantentzea ahalbidetzen duen espazio publikoetan publizitatearen eta propagandaren erabilera arautzeari buruzko udal-ordenantza onartu ziren.

Pasa den legealdian, 2011-2015, 7 ordenantza eta arautegi onartu ziren, horietako batek “Atez Ateko” zabor bilketa eta tratamenduko sistemari bidea irekitzen ziolarik.

2007-2011ko legealdian, ordenantza bakarra onartu zen (tasatutako etxebizitzari dagokiona).

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!