EH Bilduren alkategaia den Beatriz Unzue aurkezteko ekitaldia, ostiralean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Bertan izango da Juan Karlos Izagirre Gipuzkoako Ahaldun Nagusia izateko EH Bilduren hautagaia. Unzuek eta berak solasaldia edukiko dute EH Bilduk dituen egitasmo eta proposamenak azaltzeko. Aljibean izango da, 19:00etan.

Bestelako gaiak ere jorratuko dira, hala nola Amasa-Villabonako herri programaren nondik
norakoak; Gipuzkoan garrantzia duten gaiak (herrietako merkataritza, garraio publikoa, eskualdeetarako egitasmoak...); EH Bilduk dituen iritziak eta proposamenak...

Bertaratzen diren herritarrek galderak egiteko tartea ere izango dute. Ekitaldiaren amaieran jatekoa eta edatekoa izango dira guztientzat.

Amasa-Villabonako EH Bildutik ekitaldira gerturatzeko gonbidapena luzatu die herritar guztiei. Maiatzeko udal eta foru hauteskundeek aukera berriak ekarriko dituztela eta EH Bildu prest eta gogotsu dagoela herritarrekin batera, politika egiteko; beste modu parte-hartzaileago, gardenago eta demokratikoago bat martxan jartzeko, bai Gipuzkoan eta baita Amasa-Villabonan ere.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!