Errefusari dagokion edukiontzi grisa astelehenean jarriko dute martxan

Andoaingo Udalak hondakinen bilketa sistema berria prest du. Azken asteotan, gainera, herrikide ugari hurbildu dira edukiontzi berria ireki ahal izateko txartelaren bila. Udalak hainbat argibide eman ditu, astelehenetik aurrera kontuan hartzekoak:

  • “Astelehen goizetik aurrera, txartela beharrezkoa izango da edukiontzi marroia eta grisa irekitzeko”.
  • “Funtzionamendu berria izango da, eta ohikoa den bezala egokitzapenerako epe bat beharko dugu denok. Horregatik pazientziaz jokatu beharko dugu. Udaleko eta Tolosaldeako mankomunitateko langileak, egon daitezkeen zalantza eta inzidentzia guztiak jasotzeko prest daude ere”.

Beharrezkoa den txartelari buruzko oharrak:

  • Norbaitek txartela jaso ez badu, udaletxetik pasa daiteke.
  • Kubo marroia eskuratu ez duenak ere udaletxean eska dezake. Baita organikorako poltsak ere. Dohainik dira. Edukiontzi marroian, soilik organikoa bota, eta poltsa berezi horiek erabili.
  • 5 edukiontzi daude, eta guztiak erabili behar ditugu: Marroia (materia organikoa), horia (ontzi arinak eta plastikoa), urdina (papera eta kartoia), grisa (besteetan sartzen ez dena. Birziklatu ezin dena, horregatik errefusa deitzen diogu) eta berdea (beira).
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!