Tolosaldeko Mankomunitateak eskualdeko 25 udalerrietan hiri-hondakin solidoak gaika biltzeko erabiltzen diren edukiontziak berritzea erabaki zuen orain dela aste batzuk.
Udal gobernu taldea sentsibilizazio kanpaina berria martxan jartzea aztertzen ari da, asteazken gauetan egiten den hondakin handien bilketa bereziko zerbitzuaren erabilera egokia areagotzeko. Maite Izagirre alkateak adierazi duenez, “kontzientziazioa eta sentsibilizazioa dira gaikako bilketa eta gizalegea sustatzeko biderik eraginkorrenak; neurri errepresiboak gizarte sumina sortzeko balio izan zuten”.