Otsailak 15, ostirala
Lehen emanaldia ekitaldi aretoan izango da, arratsaldeko 17:30ean hasita. Bertan Andoaingo Musika Eskolako piano ikasleek emanaldia eskainiko dut.
Bigarren emanaldia auditorioan izango da, iluntzeko 19:15etan hasita. Francisco Escudero kontserbatorioko orkestra sinfonikoa, abesbata eta Andoaingo Udal Musika Eskolako abesbatza txikia elkarrekin arituko dira.
Otsailak 16 eta 17
5-18 urte bitarteko 712 musikarik parte hartuko dute, ia guztiak gipuzkoarrak. Baina baita bizkaitarrak, nafarrak, arabarrak eta Iparraldekoak ere. Aurten nabarmenduko dituzten musikariak Schumandarrak izango dira.