ETAk hil zuela 16 urte betetzen direnean, Andoaingo PSE-EEk omenaldi ekitaldia antolatu du "Josebaren etxea" eskulturaren ondoan. Ekitaldira Gipuzkoako PSE-EEko buruzagiak hurbildu dira, eta baita herriko hainbat sozialista eta terrorismoaren biktimak ere. Igandean senideek antolatu dute ekitaldia, Maite Pagazaurtunduaren edota Fernando Savaterren parte hartzea iragarri dutelarik.