Andoaingo Udalak Gobernuz Kanpoko Erakundeei urtero banatzen dizkie diru laguntzak, garapen bidean diren herrialdeekiko lankidetza egitasmoei bultzada emateko. Nikaraguan, Etiopian, Bolivian, El Salvadorren, Indian eta beste hainbat herrialdeetan garatuko diren egitasmoen berri eman dute gaur eguardian batzar aretoan egin den aurkezpen ekitaldian. 126.000 euro banatu dira guztira.