Eta esperientzia goruntz doala esan daiteke, urtetik urtera parte hartzea handituz doalako. Udalak antolatutako galdeketan, denera, 171 erantzun jaso dituzte. Proposamenak aletu ondoren, 167 aztertuko dituzte: “Onartu ez direnak galdetegia behar bezala ez betetzeagatik, proposamenaren egilea Urnietan erroldatuta ez egoteagatik edo proposamenaren egilea ez identifikatzeagatik baztertu dira”. Parte hartzea goruntz doa, iaz 157 proposamen aurkeztu baitziren. Proposamenak bide ezberdinetatik jaso dituzte: informazio mahaitik (56), herriko buzoietatik (52), Urnieta.eus webgunetik (33) eta Urnieta APPtik (30).