Ur eta zabor tasa ez ordaintzeko edo gutxitzeko deialdia zabaldu du Zizurkilgo Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2019ko ots. 6a, 01:00

Otsailaren 22an amaituko da eskaera aurkezteko epea. Horretarako eskaera-orria aurkeztu behar da, dagokion dokumentazioarekin batera. Informazio gehiago udal bulegoetan edo 943 691 012 telefono zenbakian.

 

Entregatu beharreko dokumentazioa:

  • Familiako kide guztien NAN fotokopia.
  • Familiako kide guztien diru-sarreren ziurtagiria:
    • Errenta aitorpenaren fotokopia edo egitera behartuta ez dagoen agiria.
    • Langabezia txartela eta Lanbidetik jasotzen den laguntzaren agiria.
  • Foru Haziendak emandako ondasun agiriak.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!