Olaederra kiroldegiko frontoia
Sanz Margoak enpresak hartu du frontoiko hormetako pintadak eta hezetasuna garbitu, eta pintatzeko ardura. 5.366,35 euroko kostua dute lanek, BEZa barne. Helburua pilota eta frontenisean jokatzeko erabiltzen den eremua balioan jartzea da. Amasa-Villabonako Udaletik adierazi dute hilabete eta erdi iraungo dutela lanek, eta laster hasiko direla.
Arratzain futbol zelaiko aldagelak
Lanbi Eraikuntzak berrituko ditu Arratzain futbol zelaiko aldagelak. 17.148,06 euroko kostua dute lanek, BEZa barne. Lan horiek amaitzeko epea lau astekoa izango da eta udaleko tekniko zerbitzuarekin koordinatuz burutuko da.