Ula lantegiaren aurrean elkarretaratzea egin dute gaur eguardian, astelehenean gertatu zen langilearen heriotza salatzeko. Bertako langileek, Zizurkilgo udal ordezkariek, LAB eta ELA sindikatuetako ordezkariek eta zenbait herritarrek hartu dute parte. Hildako langilearengatik samina azaltzeaz gain, bertaratutakoek lan istripuak ekiditzeko neurriak hartzeko eskatu dute.