Goiburu auzoko haur, gazte eta helduak arratsaldeko 15:00etan abiatu ziren baserriz baserriko erronda egitera; Nekane Zabala esku-soinu joleak doinua jarri zien euren kantuei, eta bidean barrena, Unai Ormaetxea eta Ion Beloki batu zitzaizkien, bertso kopletan aritzeko asmoz. Guztiek ere Txertotan afari legea eginez amaitu zuten jaia.