Zizurkilgo Udalak gaurko lan istripuaren aurrean atsekabea eta kezka agertu du

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2019ko ots. 4a, 01:00

Udalak doluminak helarazi dizkie gaur herrian lan istripuan hil den langilearen gertukoei. Kezkaz bizi dute gertaera, herrian denbora tarte gutxian 3 langile hil baitira.

Udalaren oharra:

"Zizurkilgo Udalak dolumin sentikorrenak helarazi nahi dizkio herriko enpresa batean izandako lan istripuan hil den 43 urteko gizonezkoaren senide eta gertukoei. Azken hilabeteak bereziki gogorrak izaten ari dira Zizurkilen, 3 langile hil baitira tarte txikian herrian gertatu diren lan ezbeharretan. Datu xume honek argi uzten du asko geratzen dela egiteko prebentzio arloan eta lan istripuak eragozteko neurri zorrotzagoak adostea ezinbestekoa del erakunde, enpresari eta langile ordezkarien artean. Guztiok jabetu behar dugu gaiak duen garrantziaz.

Zizurkilgo Udalak dei egiten die herritarrei langile ordezkariak dei ditzaketen ekimenetan parte hartzera".  

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!