Buztin bailarako baserrietan barrena arituko dira kantari San Millan eskolako ikasleak eta gurasoak. 16:30ean abiatuko dira plazatik, eta kantu erronda amaitzean ogitartekoa jango dute Iriarte Jatetxean.
Pedro Mari Otañoko LHko ikasleek 12:00ak aldera ekingo diote ibilbideari. Herrian zehar kantu errondan aritu ostean berriro ere eskolara itzuli, eta txikienekin gurasoen aurrean abestuko dute.