"Legegintzaldi osoan egin moduan, aurrekontu hauek eta bere exekuzioa udal politiketan aldaketa nahi duten ezkerreko indarren arteko negoziazioaren eta bateratze lanaren fruitu izan dira.
Politika sozialetan, gure herrikideen ongizatean eta gure baliabideen kudeaketa garden eta eraginkorrean oinarritutako aldaketa bat.
Ikusi ahal izan den eta egiten jarraituko den aldaketa bat: haur parkeen estalpeak, udal etxebizitzen birgaitzea alokairu sozialerako, hondakinen kudeaketa, tasen progresibotasuna eta zerbitzuen birmunizipalizazioa; esaterako kale garbiketarena edota proiektuan dauden beste hainbat.
Ezta gehiengoan gobernatzen duenak ere ezin ditu egin aurrekontu ideal batzuk, eta hauek ere ez dira gure ametsetako aurrekontuak, baina egungo egoeran negoziatu ahal izan ditugun onenak dira.
Bizilagunei helarazi nahi diegu populazioaren gehiengoaren alde egiten duten iniziatiba guztiak babestuko ditugula, izan oposiziotik edo gobernu ardurak ditugun egunean.
Andoain hobe baten alde, Bai posible da!".