Anjelitoren aitona eta aita ere pilotariak izan ziren. Sao Paulon jaio zen bera, aita bertan ari baitzen pilotan jokatzen. Amarekin Villabonara itzuli, eta berta pasa zuen haurtzaroaren zatirik handiena. Txiki txikitatik erakutsi zituen pilotarako dohain handiak, eta pilotari profesional izatera iritsi zen 18 urterekin. Zesta puntan aritu zen, hogei urtez, profesional mailan eta munduko toki asko ezagutu zituen. Hala azaldu zuen film grabaketako atsedenaldi batean: “Pilotak gauza asko eman dizkit. Mundu guztian barrena ibiltzeko aukera izan nuen. Oso toki gutxi geratu zaizkit ezagutzeko”.
Etxekoen laguntza eta babesa izan zuen Anjelitok grabaketa egunean. Urtebetetze eguna zuen eta gertu zituen guztiak. Laurogeita sei urte beteta, sasoiko eta gogotsu ageri da Anjelito.