Andoaingo Udalak elurte plana martxan jarri du

Asteburu osora zabalduko da neurria. Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurregiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzaren oharrak hauexek dira:

Larunbata, hilak 2:

Alerta Laranja:

  • Elurragatik barnealdean 500 m-tik gora 00etatik 24etara ordu lokala.

Abisu Horia:

  • Haizeagatik haizeguneetan 00:00tik 12:00tara.
  • Prezipitazio iraunkorragatik 00:00tik 24:00tara.

Igandea, hilak 3:

Alerta Laranja:

  • Elurragatik barnealdean, 500 m-tik gora, 00:00tik 12:00tara.

 

Udal oharra:

Gogorarazi nahi diegu herriko komertziante zein bizilagunei beraien merkatalgune eta atari aurreko espaloia garbitu ahal izateko gatza izango dutela eskuragarri Udaltzaingoaren bulego nagusian.

Ustekabe edo oharrik izanez gero, honako telefono hauek jarri ditu Udalak eskuragarri: Udaltzaingoa: 092 / 943 300 819.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!