Urnietako kiroldegi berriaren aurkezpena, ostegun honetan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2019ko urt. 31a, 01:00

Udalak aurkezpen ekitaldira hurbiltzeko deia luzatu die urnietar guztiei. 19:00tan hasita, Lekaion.

Urnietako Udalak kiroldegiaren eraberritzearen egitasmoa jendaurrean aurkeztuko du. Prentsara bidalitako oharraren arabera, "aurkezpen ekitaldian egitasmoaren zein fasetan aurkitzen garen eta erreforma lanak noiz hasiko diren azalduko dugu". Erreforma amaitu ostean kiroldegiak izango duen itxura ezagutzera emateko hainbat argazki erakutsiko dituztela iragarri dute ere. Urnietan egun martxan dagoen egitasmo handiena kiroldegiaren eraberritzea da. Xehetasunak Lekaion eskainiko dituzte, ostegun iluntzean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!