Amasa eta Villabona herri gisa bateratu zirela 400 urte beteko dira urrian

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2019ko urt. 30a, 01:00

"2 herri, helburu 1" lelopean egitarau zabala aurkeztu du Amasa-Villabonako Udalak. Musika, dantza, argazkilaritza, kirola, erakusketak... hamaika ekimen egongo dira urte guztian zehar. Helburua kultura balorean jartzea eta komunitatearekiko partaidetza sustatzea da.

Egitaraua:

OTSAILA

  • (Data zehazteko) "Amasa-Villabona, iragana eta oraina" argazki lehiaketa
    Harrei nahiz helduei zuzenduta dago. Lehengo elementuak egungoekin uztartu behar dira. Egoitz Bengoetxea "Otxabi" argazkilariarekin lankidetzan antolatuko da lehiaketa.

MARTXOA

  • Tolosako, Orioko eta Loatzo Musika Eskolako musika banden kontzertua
     
  • Euskal Herriari buruzko 4 konferentziaz osaturiko zikloa
    Aranzadi Zientzia Elkartearekin batera. Toti Martinez de Lezea idazlea ere bertan egongo da.
     
  • (Martxoak 30) Benito Lertxundiren kontzertua
    "Ospakizuen gauean" diska aurkeztuko du. Eresargi abesbatzako kideen ahotsez lagunduko dute.

MAIATZAK 4

  • Gautena elkartearen aldeko kontzertua
    Miguel Zeberio tolosarrak zuzenduriko "Et Incarnatus" orkestraren eskutik.

EKAINA ETA UZTAILA

  • Lehen mailako Errealeko futbol jokalarien entrenamendua Arratzainen

ABUZTUAK 5

  • Donostiako Musika Hamabostaldiko kontzertua

IRAILA

  • Baserriei buruzko erakusketa etnografikoa

URRIA

  • Amasak eta Villabonak herri gisa batu zireneko urteurrena. Ekitaldi instituzionala.

ABENDUA

  • Oinkari Dantza Taldearen emanaldia
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!