Otsailak 4, astelehena
Santa-eske berezia
Maialen Lujanbio, Aitor Sarriegi eta Oihana Iguaran bertsolariak Santa Eskean ariko dira baserriz baserri herriko Trikitixa eta Pandero eskolako ikasleen eta Usarrabi abesbatzaren laguntzaz.
Martxoak 10, igandea
Erradikalak gara emanaldia
Ane Labaka eta Beatriz Egizabalen eskutik. Feminismoa ardatz harturik, egungo gizartearen kontraesanak agerian uzten dituen emanaldia. Umoretik abiatuta, ikusleen sentimenak ukitu nahi dituzte, haien erraietaraino iritsi.
Apirila
Xabi Paya eta Bernardo Atxagaren hitzaldia eta solasaldia
Pello Errotaren eta Mikaela Elizegiren aro historikoak, sormen klabeak eta gizartea ezagutzera emateko hitzaldia.
Maiatzak 4, larunbata
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako sailkapena
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketarako egiten den Gipuzkoa Bertsotan sailkapen faseko lehen saioa izango da Asteasun.
Maiatzak 17, ostirala
Pello Errotaren bertsoen kantaldia Eñaut Agirre, Imanol Kamio eta Aitor Atxegaren eskutik
Pello Errotaren eta Mikaela Elizegiren bertsoaldien aukeraketa egin eta horiek abestuko ditu Eñaut Agirre bertsolariak Imanol Kamio piano jolearen eta Aitor Atxega gitarra-jotzailearen laguntzaz, Santa Krutz ermitan.
Udazkena
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren aurkezpena
Pello Errotaren heriotzaren mendeurrenarekin bat eginda, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa aurkeztuko da Asteasun, eta bertan izango dira txapelketan parte hartuko duten bertsolari, gai jartzaile eta epaile guztiak.