Pello Errota, Txirrita eta belaunaldi hartako bertsolarien aldarria

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2019ko urt. 27a, 01:00

XX. mende hasierako bertsolarien eta bertsolaritzaren aldarria egin zuen Koldo Izagirre idazleak, joan zen abenduaren 14an Asteasun eskaini zuen hitzaldian. Idazleak jarduna amaitu ondoren, Haritz Mujika eta Amaia Agirre bertsotan aritu ziren.

Pedro Joxe Elizegi Pello Errota (1840-1919) bertsolari handiaren heriotzaren mendeurrenean sartu gara. 2018aren hondarrean, Asteasuko Udalak hitzaldi interesgarria antolatu zuen. Bertsoa eta bertsokera bere testuinguruan aztertzeko lan handia hartu zuen Koldo Izagirre idazleak, asteasuarren aurrean aurkeztu zuena. Belaunaldi hark parodiarako zuen artea goraipatu zuen, biziki.

Amaia Agirre eta Haritz Mujika bertsotan

Koldo Izagirreren hitzaldia amaituta, bertso saioa osatu zuten Amaia Agirrek eta Haritz Mujikak. Hitzaldian jorratutako gaiak ez ezik, Izagirre eta Asteasura hurbildutako entzuleak izan zituzten jomugan. Ziria sartzeko gogotsu nabari zitzaien.


Erreportaje osoa ikusgai Aiurri hamaboskarian. Harpidedun egiten bazara, etxeraino helaraziko dizugu aldizkaria. Eta baita, aukeran, edizio elektronikoa ere. Klik egin harpidetzaren txokoan

Aiurri hamaboskaria kioskoetan saltzen da, aleka (2 euro): Andoaingo Ernaitzan eta Stopen, Amasa-Villabonako Basajaunen eta Zizurkilgo Ogi-Zurin.

Aiurriko harpideduna zara? Ordenagailuan, Ipad eta antzeko irakurgailuetan irakurtzeko aukera baduzu.
Bidali emaila: diseinua@aiurri.eus

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!