Gari Otamendi: "Kosta egiten da jendea dantza ikuskizunetara eramatea"

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2019ko urt. 25a, 01:00

Amasa-Villabonako Gurea Zineman egongo da ikusgai "Dantza" filma larunbatean 19:30ean eta 22:00etan, eta astelehenean 21:00etan. 19:30etako sesiora Telmo Esnal zuzendaria etorriko da.

Bideoa: 28 Kanala.

Dantzari, musikari, sortzaile... eta aktore. Afizio ugari ditu Gari Otamendik. Asteasuko Udaleko Komunikazio arduraduna ere bada. Gurea Zinemako eszenatokira igo eta, tertulia goxoan, "Dantza" filmaren inguruan hitz egin du.

Nola doa filmaren estreinaldia?

Oso ondo. Abenduaren 21ean, Santo Tomas egunean, estreinatu zenetik, jende dezente ari da ikusten. Oraindik aretoetan egotea seinale ona da. Donostiako areto txiki batean hasi zen emititzen, eta gero Donostiako Principe aretoan ipini zuten. Harrera oso ona izan du, eta gu oso pozik gaude. Puntu batean harrituta ere bagaudela esango nuke, ez gaudelako ohituta horrelako oihartzuna izatera.

Filmak eduki duen arrakasta ez zenutela espero diozu.

Zinema munduan dabiltzanek espero zezaketen. Ni dantzari moduan, nahiko baztertuta dagoen kultur jardueran nabilenez, harritu egin nau. Izan ere, normalean kosta egiten baita jendea dantza ikuskizunetara eramatea.

Nola sortu zitzaizun filmean parte hartzeko aukera?

Duela lauzpabost urte Telmo Esnal etorri zen Argia dantza taldera. Zinemagintzan hasi aurretik dantzaria izan zen, eta Argia taldearen ikuskizunetan parte hartu zuen. Pelikula bat egiteko asmoa zuela komentatu zigun, dantzatua; eta, egitekotan, gurekin egin nahi zuela. Argia dantza taldeko kide naizenez, aukera  aprobetxatu ahal izan dut.

{{IMG-42740}}
© X. Artola Zubillaga


Elkarrizketa osoa ikusgai Aiurri hamaboskarian. Harpidedun egiten bazara, etxeraino helaraziko dizugu aldizkaria. Eta baita, aukeran, edizio elektronikoa ere. Klik egin harpidetzaren txokoan

Aiurri hamboskaria kioskoetan saltzen da, aleka (2 euro): Andoaingo Ernaitzan eta Stopen, Amasa-Villabonako Basajaunen eta Zizurkilgo Ogi-Zurin.

Aiurriko harpideduna zara? Ordenagailuan, Ipad eta antzeko irakurgailuetan irakurtzeko aukera baduzu.
Bidali emaila: diseinua@aiurri.eus

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!