Tailerrak Urnietako Gazte informazio puntuan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Otsailaren 1a baino lehen eman behar da izena, ohiko tokietan. Hots, Gazte informazio puntuan, Bertan bulegoetan, Lekaion edota Urnieta.eus webgunean. Hiru dira negurako iragarri dituzten tailerrak:

 

• DJ tailerra

Little Martin Selektahren eta Martin Arakamaren eskutik, 14-25 urte bitartekoentzat.

Otsailak 8, ostirala. 

18:30-20:00

• Lehen laguntza

Hauxe da DYAren esaldietakoa: "Larrialdi egoeratan jokatzen jakitea erraza da. Eta batzuetan bizitza bat salbatzeko nahikoak dira ezagutza soil batzuk". 16-30 urte artekoentzat. 

Otsailak 14, 21 eta 28.

17:00-19:00.

• Klown tailerra

Algara Klown elkartearen eskutik, 16-30 urte artekoentzat.

Martxoak 12, asteartea.

17:30-19:00.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!