Filma Beñat Arrue, Iñaki Aiertza, Aritz Artieda, Javier Arkauz eta Cesar Nieto 22 eta 27 urte bitarteko mendizaleak omentzeko helburuarekin egina dago. Baina bada beste kontakizun bat, gertaerari estuki lotuta dagoena. Istripua gertatu eta urtebetera, Arantxa Gurrutxaga eta Pello Arrue Beñat Arrueren gurasoak Nepalera abiatu ziren. Bi helbururekin egin zuten bidaia hura: hil ziren mendizaleei omenaldia egitea eta Beñat bizirik zegoeneko argazkian haren alboan ageri den haurra aurkitzea. Haur hori Suku Maya da, dokumentaleko protagonistetakoa. Trailerrean ikus daitekeenez, Suku Maya bera hizlari agertzen da euskara ederrean. Euskaldunak eta Udalak emankizuna antolatu dute, datorren urtarrilaren 29rako. 19:00tan hasiko da Basteron, eta emanaldiko sarrerekin biltzen duten dirua SOS Himalaya elkartera bideratuko dute.