Garai batean egiten zen lasterketa duela bost urte berreskuratu zuten. "Izan duen arrakasta ikusirik, aurten ere berriro antolatzea erabaki dugu. Lasterketa datorren otsailaren 3an izango da, igandearekin. Goizeko 11:00etan abiatuko da, eta bertan parte hartu eta momentu on bat pasatzera gonbidatzen zaituztegu". Horra, beraz, antolatzaileen gonbidapena.
Egun berean bi lasterketa
"Bi lasterketa izango ditugu. Lehenbizi atletismo lasterketa, ikastetxean hasi eta amaituko dena. 7 kilometroko ibilbidean Urnietako kaleak zeharkatuko dira. Lasterketa hori amaituta, 6 kilometroko luzera izango duen proba hasiko da Nordic Walkingeko lasterkarientzat. Probara Euskal Herriko martxalari onenentsuak hurbilduko dira".
Izena emateko aukera www.herrikrosa.eus webgunean zabalik dago, eta baita ikastetxean bertan ere. Prezioa 10 eurokoa da. Krosa amaitu eta gero, lasterkariek ikastetxean bertan dutxa beroa eta hamaiketakoa hartzeko aukera izango dute. Eta goiza borobiltzeko, hainbat produktuen zozketa iragarri dute.