Urnietarrek deialdi irekia luzatu diete euskaltzaileei, bilerara hurbil daitezen: "Ostiral arratsaldeko bilerara hurbiltzen direnek 21. Korrikaren nondik norakoak eta gure herrian egitekoak diren jarduerak ezagutzeko aukera izango dute. Horrela nahi izanez gero ere, herrirako bestelako ekitaldiak proposatzeko aukera izango dute".
Euskararen lekukoa Urnietan barrena eramateko euskaltzaleen laguntza behar izango dute.